XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Komisioen berri eman zen lehen udal plenoan

Izaskun ETXABE

Hauteskundeak ahaztu, eta jarraian alkatetzak Antonio Alberdiren eskuetan jarrituko duela aspaldi erabaki zuten arren pastela nola partitu estudiatzen aritu dira ostegunerarte, gure herrian Paktoa osatu duten hiru alderdiak.

Arratsaldeko 7etan hasera eman zitzaion udalbatzan alkatearen ebaspenak irakurri ondoren, PNVko zinegotziak ezer jakingo ez zutenaren harridura azaldu zuten, gauzak espero bezala joan ziren arren.

Garrantzizko karguak EA, EE eta PSOEko zinegotziek hartu zituzten, PNV eta HB baztertuak izanik.

Era honetara EAkoa den Angel Irastorza lehenengo, EEko Alejandro Vázquez bigarren eta PSOEko Maximiliano Llamas hirugarren alkateorde bezala gelditu ziren.

Gobernu Batzordea ere hiru alderdi hauetako partaideez osatua izanik. EAtik Angel Irastorza, Ramon Ugarte eta Pepita Olaskoaga.

EEtik Alejandro Vázquez eta PSOEtik zinegotzi bakarra den Maximiliano Llamas.

Gobernu Batzordeko partaideak asteroko ostegunetan bilduko dira arratsaldeko 6etan.

Aktaren erabakiak entzun ondoren proposamenetara jo zuten, osoko bilkuren maiztasuna zen lehenengo puntuan, bi hilabetetik behin eta azken ostegunetan arratsaldeko 7etan biltzearekin denak ados azalduz.

Komisioak hamabostero biltzea zen hurrengo proposamena eta batzordeetan alderdi guztietako zinegotziek parte hartuko badute ere, lehendakaritza hurrengoek eskuratu zuten: ekonomian, Angel Irastorza (EA).

Antolaketa eta pertsonal batzordea, Angel Irastorza (EA).

Hirigintza, Antonio Alberdi (EA).

Gizarte ongizate batzordean, Maximiliano LLamas (PSOE).

Kulturan, Alejandro Vázquez (EE) eta Euskara Batzordean Pepita Olaskoaga (EA).

Puntu honetan PNV eta HB kontra azaldu ziren.

Organu kolegiatuen udal ordezkapenen izendapenari dagokionez EA, EE, PSOE eta PP alde agertu ziren, HB eta PNV abstenituz.

Eta udalkideak ordaintzea zen azkenengo puntuan orain artean liberatu bakarra alkatea zenean HBkoek ez zuten ulertzen beste bi pertsona liberatzeko beharra zegoenik, denon artean egindako lanen fruituak ikusi artean bederen: Udala bederatzi zinegotziren artean eraman beharrean, hamazazpiak lan egiten badugu ez da liberatuen falta somatuko agian.

Puntu honetan beste alderdi guztiak ados azaldu ziren.

Bozketak egin ondoren, HBko zinegotzia den Txumai Iturriak hitza hartuz burujabetzearen alde burrukan ari diren Eslovenia, Estonia eta beste herri guztiekiko elkartasuna adierazi zuen alde berean Euskal Herriagatik borrokatu eta preso, deportatu eta errefuxiatu guztiak gogoratu zituelarik.

Guzti hauek alkatearen gogoz kontra esan zituen Iturriak udalbatza berezi batetako puntu bezala jasotzeko eskatuz.